martes, 21 de junio de 2011

Ipiñaburun dagoz de Oskorri por Jon Garate

Ipiñaburun dagoz
bildurrez ikara
sartu ez dagitezen
txarriok bertara.
Bada entzun ei dabe
hara ta Undurrara
laister juango dirala
zazpi barkukada.

Atzo lpiñaburun
egin dan batzarra
hurrea n izango da
Bizkaian bakarra.
Amuz beteko dabe
hango errekatzarra
hobeto koxuteko
barku txarritarra.

Sartu ez dagitezen
Undurran txarriak
hasi dira ifinten
errekan harriak
handi gogorrak eta
ikaragarriak
0ketako basotik
Fraiskuk ekarriak.

Baita Ubide bere
hasi da lanean
hara joango dirala
entzun dabenean.
Torrean prest prest dagoz
kainoiak danean
ontziok apurtzeko
Barazar ganean.

Entzunik doazala
Ubideko herrira
Otxandioko plazan
ikaratu dira.
Alkarreri dineutse:
Sartuko ete dira
txarriok 0txandion?
Bai!... Txarritokira!

No hay comentarios: